2011-01-04

Si, tu madre es prostituta! Y que...??

               
   Blog honen komentarioa egitea sarrera honen izenburua irakurri dudanean erabaki dut: Si, tu madre es prostituta! Y que...??



              Izenburuan ulertu daitekeen moduan haur bati zelan bere amak prostituzioa praktikatzen duen azaltzen dio bere amaordeak.

              Sarrera honek hunkitu nau, batez ere, azalpena emateko duen modu sentikorragatik. Hitz gozoekin, emakume honek bizitzan zehar izan dituen zailtasunak adierazten ditu eta zelan gutxik gustuko duten mundu edo giro batean bizi irauteko borrokatu duela.

              Egindakoak eta egin gabekoak alde batera utziz, pertsona hau prostituzioa praktikatzeaz gain, balioak dituen pertsona on bat moduan deskribatzen du: “Pero... continúo siendo persona buena, con sentimientos buenos. Siempre ha valido como la mejor de los mortales”

              Horrez gain, idazleak prostituzio hitzak berarekin dakartzan aurreiritziak (daukan egoera maginala), aipatu gabe emakume honek bere haurra aurrera ateratzeko egindako eta borrokatutakoagatik miresten du. Eguneroko ogia ondo ikusita ez dagoen modu batean irabazten duen arren,guztion moduan maitatzeko kapaza delako. Bere haurra da gehien maitatzen duena eta norbaitek berak eman ezin dion bizitza ematea nahi du. Erabaki hori hartzea zaila eta gogorra izan behar da, horregatik sarrera honen idazleak(amaordea) haurra bere amaz arro egotea nahi du. Prostituta izateaz gain, emakumea delako, pertsona delako, ama delako… eta bere haurra aurrera ateratzeko buru belarri borrokatu izan duelako. Bere seme edo alabaren bizitzagatik hau guztia egin duen ama batez denok egon beharko ginateke harro.



             

No hay comentarios:

Publicar un comentario