2011-01-12

Webquest-a


     Webquest-a egiten hasi baino lehenago webquest-a zer den jakin behar izan dut. Orainarte entzun barik izan dudan terminoa delako.
     Informazioaren gizartean gaudela kontutan hartuta, webquest-ak irakasleek erabiltzen dituzten baliabide didaktikoak bezala definitu ditzakegu.  Modu honetan, ikasleak bere konpetentziak edo gaitasunak garatuko ditu informazio gizartearekiko.  Azken finean, internet-en bidez irakaskuntza barneratzen duten ekintza espezifiko eta desberdinak direla esan dezakegu.
    Nire blog-erako aukeratu dudan webquest-a euskaraz dagoen bakarrenetarikoa da.  Hau konkretuki, sexu esplotazioaren aurka doa.  Bertan, ikasleei ariketa desberdinak proposatzen zaizkie. Emakume eta haurren sexu esplotazioa, irabazi gehien ematen duten legez kanpoko negozioa bezala azaltzen zaie eta horren arabera sexu-turismo, prostituzioren historia etab inguruan hausnartzera bultzatzen dituzte ikasleak, beti ere, erabat helburu didaktikoa duten ariketak proposatuz

No hay comentarios:

Publicar un comentario