2010-11-29

BADA HAU ALAITASUNA?


              
             Prostitutei erreferentzia egiteko hainbat esaldi edo hizt desberdin erabiltzen dira.  Hauen artean, " Mujeres de vida alegre", gure ingurunean behin baino gehiagotan entzun dugu esaldi hau prostituzioa praktikatzen duten emakumeei buruz hitz egiterakoan.  Baina semantikoki esaldiaren esanahiari erreparatzen badiogu,berebaitan dagoen ironia harrigarria da.  Emakume hauen bizitza alaitzat kalifikatzea jasanezina da nire ustez.  Honekin ez dut esan nahi alaitasunezko momentuak ez dituztenik, baina hitz egiterakoan gure hitzak ondo neurtu behar ditugu. Euren bizitza alaia bada,zergaitik daude bazterketa egoeran?  Mafien menpe bizitzea alaitasuna da? Zure gorputza saldu beharra alaitasuna da? Egunero hainbat arrisku egoera bizitzea alaia da(tratu txarrak, drogomenpekotasuna gaixotasunak...)?

              Zer da alaitasuna? Zaila da definitzea, bakoitzak alaitasunari buruzko idea desberdinak izango ditu eta segurazki ez ditugu emakume hauek nahita ez bizi behar dituzten errealitateekin lotuko.  Beraz zergaitik eurei buruz hitz egiterakoan bizitza alaia daramaten emakumeetaz hiz egiten dugu?