Mostrando entradas con la etiqueta prostituta. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta prostituta. Mostrar todas las entradas

2011-01-10

Bideoen zerrenda


Embedr-en, nire bideoen zerrenda osatu dut youtube-tik eskuratutako hamar bideo desberdinekin.
Lehenengo bost bideoetan prostituzio praktikatzen duten emakumeen bizipenak eta egoerak batzen dira, benetan hunkitu naute, harrigarria da pertsona batzuk duten bizitza beste batzuk adina ondo bizi garen bitartean.
Beste bost bideoetan, gaur egun ematen duten telesaio baten kapitulua batu dut: “Callejeros: Meretrices”. Bertan, prostituzioren mundua oinarritzat hartuta gizartearen analisi orokor bat egiten da. Horretarako hainbat ikuspuntu kontutan hartzen ditu:
-Prostituzioa praktikatzen duten emakume eta trabestien kontakizunak.
- Bezeroen iritziak.
- Prostituzio praktikatu izan duten emakumeen bizipenak.
- Prostituzioa praktikatzen den hainbat toki publiko edo pribatu
- …

Prostituzioa aukera bakarra denean


        Prostituzioa aukera bakarra denean izenburua duen artikulu honetan, Euskal Herrian prostituzioak daukan egoera erabat azaltzen da. Askabidek eta Aukerak, prostituzioaren inguruko zerbitzuek aurrera eramandako ikerketa baten ateratako informazioa eta datuek osatzen dute.
         Atal desberdinetan banatzen den arren, prostituten jatorria( bertakoak, etorkinak..) eta bizi edota lan baldintzak(kalean, club-etan dagoen esplotazioa) aztertzen ditu. EAE-ko eta batez ere, Donostiako eta Bilboko hiriburutako kaleetatik dauden prostituten perfila zehazten saiatzen da.
         Artikulua oso interesgarria iruditu zait datu aberasgarriak ematen dituelako eta horrez gain, informazioa sinesgarria eta fidatzekoa dela ematen duelako:  Argi geratzen da mundu hau ezagutu eta bizi duten emakumeekin kontaktuan egon direla.
         Agertzen diren aipuetatik hau da niretzat esanguratsuena dena: “ Badakite zertara datozen.  Beharrak baino ez ditu behartzen”

2011-01-04

Si, tu madre es prostituta! Y que...??

               
   Blog honen komentarioa egitea sarrera honen izenburua irakurri dudanean erabaki dut: Si, tu madre es prostituta! Y que...??



              Izenburuan ulertu daitekeen moduan haur bati zelan bere amak prostituzioa praktikatzen duen azaltzen dio bere amaordeak.

              Sarrera honek hunkitu nau, batez ere, azalpena emateko duen modu sentikorragatik. Hitz gozoekin, emakume honek bizitzan zehar izan dituen zailtasunak adierazten ditu eta zelan gutxik gustuko duten mundu edo giro batean bizi irauteko borrokatu duela.

              Egindakoak eta egin gabekoak alde batera utziz, pertsona hau prostituzioa praktikatzeaz gain, balioak dituen pertsona on bat moduan deskribatzen du: “Pero... continúo siendo persona buena, con sentimientos buenos. Siempre ha valido como la mejor de los mortales”

2010-11-29

BADA HAU ALAITASUNA?


              
             Prostitutei erreferentzia egiteko hainbat esaldi edo hizt desberdin erabiltzen dira.  Hauen artean, " Mujeres de vida alegre", gure ingurunean behin baino gehiagotan entzun dugu esaldi hau prostituzioa praktikatzen duten emakumeei buruz hitz egiterakoan.  Baina semantikoki esaldiaren esanahiari erreparatzen badiogu,berebaitan dagoen ironia harrigarria da.  Emakume hauen bizitza alaitzat kalifikatzea jasanezina da nire ustez.  Honekin ez dut esan nahi alaitasunezko momentuak ez dituztenik, baina hitz egiterakoan gure hitzak ondo neurtu behar ditugu. Euren bizitza alaia bada,zergaitik daude bazterketa egoeran?  Mafien menpe bizitzea alaitasuna da? Zure gorputza saldu beharra alaitasuna da? Egunero hainbat arrisku egoera bizitzea alaia da(tratu txarrak, drogomenpekotasuna gaixotasunak...)?

              Zer da alaitasuna? Zaila da definitzea, bakoitzak alaitasunari buruzko idea desberdinak izango ditu eta segurazki ez ditugu emakume hauek nahita ez bizi behar dituzten errealitateekin lotuko.  Beraz zergaitik eurei buruz hitz egiterakoan bizitza alaia daramaten emakumeetaz hiz egiten dugu?