2011-01-04

Adinekoekin ez da nahiko¿?

        Slideshare-n aurreko sarrerarekin zerikusia duen power point hau ere aurkitu dut. Hau,konkretuki haurren prostituzioarekin lotuta dago. Euskaraz dagoen informazioa ez da asko eta blog-a euskaraz denez, hizkuntza honetan aurkitzen ditudan datuak edota dokumentuak jartzen saiatuko naiz.

          Power point honen gainazalean dagoen argazkiak erabat adierazten du haur hauekin egiten dutena.

          Zenbat urte izango ditu neska horrek 10?? Bere gorputza oraindik garatu barik dago, neskatxa hau parkean edo edozein lekutan pozik, jolasten egon beharko litzateke. Baina horrela izan beharrean, ikusten dugun bezala dago: bere edaderi ez dagokion rol bat saltzen dago, ezpainak margotuak ditu zigarro bat erretzen ari da…

Pertsonen trata = EsKlaBuTzA

         Norena da errua? Argi dago berak ez duela erabakitzeko eskubiderik izan. Normalean honen atzean mafiak egoten dira, jendearen inozentzia eta ignorantziaz aprobetxatzeko momentua bilatzen. Baina, nor da errudunago? egiten duenak edo XXI. Mendean hau gertatzen dela jakinda ezer egiten ez dugunok??

        Aparientzian aurrerapen asko ematen ditugu , baina arazo diren hainbat errealitatean txarto baino txarrago goaz.

Si, tu madre es prostituta! Y que...??

   Blog honen komentarioa egitea sarrera honen izenburua irakurri dudanean erabaki dut: Si, tu madre es prostituta! Y que...??

              Izenburuan ulertu daitekeen moduan haur bati zelan bere amak prostituzioa praktikatzen duen azaltzen dio bere amaordeak.

              Sarrera honek hunkitu nau, batez ere, azalpena emateko duen modu sentikorragatik. Hitz gozoekin, emakume honek bizitzan zehar izan dituen zailtasunak adierazten ditu eta zelan gutxik gustuko duten mundu edo giro batean bizi irauteko borrokatu duela.

              Egindakoak eta egin gabekoak alde batera utziz, pertsona hau prostituzioa praktikatzeaz gain, balioak dituen pertsona on bat moduan deskribatzen du: “Pero... continúo siendo persona buena, con sentimientos buenos. Siempre ha valido como la mejor de los mortales”