2011-01-13

Sexu salmenta!


          Hau gure gizartean behin eta berriz errepikatzen den errealitatea da.  Emakumeak, bide ertzetan bertatik kotxez pasatzen diren bezeroei euren gorputza ahalik eta merkeen saltzen.  Zelan kalifikatu dezakegu hau:
          Lana da?,  Tratu txarrak dira?, Esklabutza edo Esplotazioarekin lotu dezakegu?
          Egongo dira prostituzioa borondatez praktikatzen duten pertsona asko eta baita mehatxatuta dauden beste asko.  Nola borrokatu honen aurrean? Ze erabaki hartu? Zaila da arazoa den errealitate honi aurre egitea eta zaila izaten jarraituko gutxi eskeini eta asko eskatzen duen gizarte honek horrela jarraitzen duen bitartean.  Beraz noiz arte iraungo du honek? Auskalo...
 
Informazio iturria: Google-ko irudia

2011-01-12

Olerkiak

    
       Internet-en aurkitu ditudan olerki guztietatik hau da gehien gustau zaidana "quiero que me leas" orrialdean aurkitu dut. Gaztelaniaz dagoen arren olerkiak esaten duena aipatzekoa iruditzen zait.

       Nire ustez, egoera latzak bizi behar izan dituzten prostituteei egiten die erreferentzia. Hasiera batean prostituten eguneroko bizitza deskribatzen du, baina olerkiaren amaieran: "Y hoy, ya no cobran por una caricia, Solo buscan el amor,Hartas de la pasión de la luna llena, Matan al padrino que las atormenta,Y se revelan en esta canción" ulertu daitekeen moduan, emakume hauek beren eskubideak eskuratzeko borrokatzera bultzatzen ditu




Ellas Ellas, que son princesas de la noche, Buscan a príncipes por diez euros la caricia, Su luna son las farolas de la calle, Su trono, es una cama plegable, El sexo sin amor les sale caro, Cada noche venden su dignidad. Las mujeres más lindas cuando el sol duerme, Las señoras mas santas de tu cuidad. Y hoy, pagarían por una caricia, Matarían por sentir amor, Hartas de la pasión de la luna llena, Del padrino que las atormenta, Se refugian en una canción Son vírgenes, desahuciadas de su telaraña, Santas, despedidas por vocación, Son mujeres obligadas a vender su alma al diablo, A cambio de sida y desesperación. Sueñan, que viven dentro de una pesadilla, Que son señoras en camisón, Dispuestas cada día a entregarse por amor. Y hoy, pagarían por una caricia, Matarían por sentir amor, Hartas de la pasión de la luna llena, Del padrino que las atormenta, Se refugian en una canción Tienen los corazones llenos de desamparos, Sus hijos pasan hambre y frío, Y algunas hijas son compañeras de profesión. Se han escapado de su cuento de hadas, Y viven entre farolas y esquinas rotas, Esnifan todo lo que se pueden pagar, Pera evadirse de la realidad, Y escaparse de su cuerpo. Y hoy, pagarían por una caricia, Matarían por sentir amor, Hartas de la pasión de la luna llena, Del padrino que las atormenta, Se refugian en una canción Cuerpos destrozados de tantos tiros a diana, Van paseando por tu ciudad. Fuman a solas y lloran, Cuando asumen su mediocridad, Pero en el fondo solo son Ángeles caídos, Pájaros que en sus nidos no se atreven a volar, Solo son princesas, lejos de cuentos de hadas, Son musas en tu ciudad. Y hoy, ya no cobran por una caricia, Solo buscan el amor, Hartas de la pasión de la luna llena, Matan al padrino que las atormenta, Y se revelan en esta canción A todas las señoras, pues son dignas de alabanzas
 
 
Arkitu dut prostituzioaren inguruan euskeraz dagoan olerki bat ere Jasone Osororena hain zuzen ere, dena den , aurretik jarritakoa esanguratsuagoa iruditu zait.  Olerki honetan telefono bidezko sexu-harremak azaltzen direla uste dut( ulertu dudanagatik) , hala ere, ez daukat argi olerkiarekin transmititu nahi duen mezua zein den

 


                                                           Prostituzioa.

Telefonoz hitz egitean, beste aldean imajinatzen zaitut, arkatza atzamar artean, papera mahai gainean. Zuriaren freskura puta bat bailitzan bezala zirriborroz betetzen duzu. Eta zure ahotsa hari singleen bitartez iristen zait, marrazkiz osaturiko puxika, hondarra balitz bezala, nigan gauzatzen eta sortzen den hitza. Uneoro imajinatzen dut zure eskua, eta uneoro pentsatzen dut baietz, folioaren birjinitatea prostituitzearen arrazoia bat eta bakarra dela: bihotz arrosa eta hortera bat margotzea.

Webquest-a


     Webquest-a egiten hasi baino lehenago webquest-a zer den jakin behar izan dut. Orainarte entzun barik izan dudan terminoa delako.
     Informazioaren gizartean gaudela kontutan hartuta, webquest-ak irakasleek erabiltzen dituzten baliabide didaktikoak bezala definitu ditzakegu.  Modu honetan, ikasleak bere konpetentziak edo gaitasunak garatuko ditu informazio gizartearekiko.  Azken finean, internet-en bidez irakaskuntza barneratzen duten ekintza espezifiko eta desberdinak direla esan dezakegu.
    Nire blog-erako aukeratu dudan webquest-a euskaraz dagoen bakarrenetarikoa da.  Hau konkretuki, sexu esplotazioaren aurka doa.  Bertan, ikasleei ariketa desberdinak proposatzen zaizkie. Emakume eta haurren sexu esplotazioa, irabazi gehien ematen duten legez kanpoko negozioa bezala azaltzen zaie eta horren arabera sexu-turismo, prostituzioren historia etab inguruan hausnartzera bultzatzen dituzte ikasleak, beti ere, erabat helburu didaktikoa duten ariketak proposatuz

Sexu makina baino gehiago da!!



Goear-en prostituzioaren gaiarekin zerikusia duen abesti hau aukeratu dut: Sexu makina, Negu Gorriak taldearena.

Hau aukeratu izanaren zergatiak dira: Alde batetik, kanta euskaraz izatea.  Bestetik,  abestiaren letrak esaten dituen egiak, oso aproposak dira blog honek duen helburuari begira. Kantak, argi adierazten ditu gaur egun errealitatean topa ditzakegun kasu desberdinak.

Abestiaz gain, hona hemen, kantaren letra:


sexu makina baino gehiago da emakumea gizakia da gauza bakarra buruan badakazu panpin puzgarri bat har dezakezu begira neskak baditu ikasketak zuzendu lezake multinazional bat begira, egun irakaslea da berak irakasten dizu etorkizuna begira, egun erizaina da berak zainduko digu, gure bizitza begira, egun militantea da arazoak badira, dago barrikadan maite zaituztez emakumeak gizona baino argiagoak dira maite zaituztet emakumeak gizonak baino argiagoak dira sexu makina baino gehiago da emakumea gizakia da bakarrik nahi sexu jolasentzat ez dizu zuri gehiegi axola emakumea azala, hezurrak haragi puxka baino gehiago da gizonezko batzuk emakumea desiratzen dutela egia da baina guzti horiek gauzka bakarra daukate beraien buruetan ez da ezer gertatzen sexu makina baino gehiago da emakumea gizakia da aizue prest zaudete ? oh bai! aizue prest zaudete ? oh bai! reggae maite duzue ? oh bai! sexu makina baino gehiago da emakumea gizakia da gauza bakarra buruan badakazu panpin puzgarri bat har dezakezu

2011-01-10

Bideoen zerrenda


Embedr-en, nire bideoen zerrenda osatu dut youtube-tik eskuratutako hamar bideo desberdinekin.
Lehenengo bost bideoetan prostituzio praktikatzen duten emakumeen bizipenak eta egoerak batzen dira, benetan hunkitu naute, harrigarria da pertsona batzuk duten bizitza beste batzuk adina ondo bizi garen bitartean.
Beste bost bideoetan, gaur egun ematen duten telesaio baten kapitulua batu dut: “Callejeros: Meretrices”. Bertan, prostituzioren mundua oinarritzat hartuta gizartearen analisi orokor bat egiten da. Horretarako hainbat ikuspuntu kontutan hartzen ditu:
-Prostituzioa praktikatzen duten emakume eta trabestien kontakizunak.
- Bezeroen iritziak.
- Prostituzio praktikatu izan duten emakumeen bizipenak.
- Prostituzioa praktikatzen den hainbat toki publiko edo pribatu
- …

Prostituzioa aukera bakarra denean


        Prostituzioa aukera bakarra denean izenburua duen artikulu honetan, Euskal Herrian prostituzioak daukan egoera erabat azaltzen da. Askabidek eta Aukerak, prostituzioaren inguruko zerbitzuek aurrera eramandako ikerketa baten ateratako informazioa eta datuek osatzen dute.
         Atal desberdinetan banatzen den arren, prostituten jatorria( bertakoak, etorkinak..) eta bizi edota lan baldintzak(kalean, club-etan dagoen esplotazioa) aztertzen ditu. EAE-ko eta batez ere, Donostiako eta Bilboko hiriburutako kaleetatik dauden prostituten perfila zehazten saiatzen da.
         Artikulua oso interesgarria iruditu zait datu aberasgarriak ematen dituelako eta horrez gain, informazioa sinesgarria eta fidatzekoa dela ematen duelako:  Argi geratzen da mundu hau ezagutu eta bizi duten emakumeekin kontaktuan egon direla.
         Agertzen diren aipuetatik hau da niretzat esanguratsuena dena: “ Badakite zertara datozen.  Beharrak baino ez ditu behartzen”

2011-01-05

Hau da legeztatu behar dena?


       Irudi hauek urtebete inguru argitaratu ziren eta Bartzelonako  La Boqueria merkatu famatuan  gauero gerutakloa adierazten dute.
       Honen aurren, auzkokideak eta merkatuko langileak  prostituziaoren debekua edo legalizazio aldarrikatzen dute.   Alde batetik, auzokideak egunero euren denden sarreretan kondoiak etab aurkitzeaz nekatuta daude.  Bestalde, auzokideek bertatik pasatzea oso deserosoa dela aldarrikatzen dute. ( Kontutan izan behar da toki publiko bat dela)
        Ordenagailuan ikusten dugunentzako atsegina ez bada, argi dago egoera ez dela bat ere erosoa izan behar.
        Azkenean,  arazaoari aurre egiteko hartu den erabakia gauean zehar sarratzea izango da
        Egoera, “El País” eta “El Mundo-ko” bi artikulu hauetan azaltzen da.

Argi ez dituenarentzako!!


Prostituzioaren inguruko zerbait euskaraz bilatzeko Issus erabiltzen nengoela, argitalpen hau aurkitu dut:  “Euskal Herriko emakumeon eskubideen karta.”
Konkretuki prostituzioari buruz hitz egiten ez duen arren, gai honekin modu ez-zuzen batean lotu dezakegu.  Azken finean, prostituzioaren munduan pertsona askoren( emakume, haur, gizon) eskubideak zapaltzen dira eta.
 Izenburuan, Euskal Herriko emakumeon eskubideak jartzen duen arren bertan agertzen diren asko orokortzea posiblea da:
      Eskubidea , Emakumeok gure bidea/bizitza duintasunez egiteko, gure bizitzako eskubideak kontutan hartuz
     Eskubidea, emakumea izateagatik gure kontrako biolentziarik ez jasateko
     ● Eskubidea, gure gorputzaren inguruan askatasunez erabakitzeko eta aukeratzeko

2011-01-04

Adinekoekin ez da nahiko¿?

      

        Slideshare-n aurreko sarrerarekin zerikusia duen power point hau ere aurkitu dut. Hau,konkretuki haurren prostituzioarekin lotuta dago. Euskaraz dagoen informazioa ez da asko eta blog-a euskaraz denez, hizkuntza honetan aurkitzen ditudan datuak edota dokumentuak jartzen saiatuko naiz.

          Power point honen gainazalean dagoen argazkiak erabat adierazten du haur hauekin egiten dutena.

          Zenbat urte izango ditu neska horrek 10?? Bere gorputza oraindik garatu barik dago, neskatxa hau parkean edo edozein lekutan pozik, jolasten egon beharko litzateke. Baina horrela izan beharrean, ikusten dugun bezala dago: bere edaderi ez dagokion rol bat saltzen dago, ezpainak margotuak ditu zigarro bat erretzen ari da…

Pertsonen trata = EsKlaBuTzA

         Slideshare-n aurreko sarrerarekin zerikusia duen power point hau ere aurkitu dut. Hau,konkretuki haurren prostituzioarekin lotuta dago. Euskaraz dagoen informazioa ez da asko eta blog-a euskaraz denez, hizkuntza honetan aurkitzen ditudan datuak edota dokumentuak jartzen saiatuko naiz.

          Power point honen gainazalean dagoen argazkiak erabat adierazten du haur hauekin egiten dutena.

          Zenbat urte izango ditu neska horrek 10?? Bere gorputza oraindik garatu barik dago, neskatxa hau parkean edo edozein lekutan pozik, jolasten egon beharko litzateke. Baina horrela izan beharrean, ikusten dugun bezala dago: bere edaderi ez dagokion rol bat saltzen dago, ezpainak margotuak ditu zigarro bat erretzen ari da…

         Norena da errua? Argi dago berak ez duela erabakitzeko eskubiderik izan. Normalean honen atzean mafiak egoten dira, jendearen inozentzia eta ignorantziaz aprobetxatzeko momentua bilatzen. Baina, nor da errudunago? egiten duenak edo XXI. Mendean hau gertatzen dela jakinda ezer egiten ez dugunok??

        Aparientzian aurrerapen asko ematen ditugu , baina arazo diren hainbat errealitatean txarto baino txarrago goaz.



           

Si, tu madre es prostituta! Y que...??

               
   Blog honen komentarioa egitea sarrera honen izenburua irakurri dudanean erabaki dut: Si, tu madre es prostituta! Y que...??



              Izenburuan ulertu daitekeen moduan haur bati zelan bere amak prostituzioa praktikatzen duen azaltzen dio bere amaordeak.

              Sarrera honek hunkitu nau, batez ere, azalpena emateko duen modu sentikorragatik. Hitz gozoekin, emakume honek bizitzan zehar izan dituen zailtasunak adierazten ditu eta zelan gutxik gustuko duten mundu edo giro batean bizi irauteko borrokatu duela.

              Egindakoak eta egin gabekoak alde batera utziz, pertsona hau prostituzioa praktikatzeaz gain, balioak dituen pertsona on bat moduan deskribatzen du: “Pero... continúo siendo persona buena, con sentimientos buenos. Siempre ha valido como la mejor de los mortales”

2011-01-03

Prostituzioaren inguruko beste ikuspuntu bat

Interneten begiratzen nengoela prostituzioaren gaiarekin loturiko blog hau aurkitu dut: Prostitución una vision (sub)-objetiva, compleja y global


       Bertan ematen den informazioa oso interesgarri da eta nire ustez oso osatuta dago.

      Prostituzioak bere inguruan dituen hainbat gai eta arazoei buruz hausnartzen du. Beti ere, prostituzioaren gaia emakumeen esklabutzaren ikuspuntutik hartuta komentatzen du beste gai eta injustizia batzuk ere aipatzen dituen arren blog honetan mota honetako sarrerak aurkitu ditzakegu: Europa, ese gran burdel, Inmigracion y prostitución...
Horrez gain, egunkarietan agertzen diren hainbat albiste batzen ditu, gai honekin erlazionatutako bideoak, lotura interesgarriak, datuak,pertsonen garraioa(mafiak),jardunaldiak...

          Esan dudan bezala, prostituzioarekin erlazionatutako hainbat gai ukitzen ditu eta dagoen informazioa ugaria da

EAEan Prostituzioa praktikatzen duten emakumeak

<>     Taulahonetan, Emakundek, Emakumearen euskal erakundeak prostituzioaren inguruan bildutako datu batzuk laburtu ditut.  Hona hemen EAE-an prostituzia praktikatzen duten emakumeei eta tokiari (leku publikoa/ pribatua)buruzkoinformazioa.  Datu hauek, prentsan eta internet dauden aldizkari eta eskaintzetan oinarrituta daude.

Emakume
 Zenbakia
Zerbitzu bakoiztaren pisua
Kalean 51    %3
Club edo inguretan1.199   % 66
Pisuetan570    % 31
Guztira1.820     % 100

Informazioa Iturria:http://www.emakunde.euskadi.net/u72-20010/es/contenidos/informacion/pub_informes/es_emakunde/adjuntos/info_prosti_euskadi_es.pdf