2010-11-30

Egia da!!

“En todo tu derecho: En todo tu derecho de usar el condón, en todo tu derecho de decir no, en todo tu derecho de participar, en todo tu derecho de tomar las mejores decisiones para tu vida....”
Slogan de campaña de concientización del Proyecto del Fondo Mundial en Colombia

     
  
       Kondoia ez erabiltzearen ondorio larrienak sexu bidezko gaixotasunak  transmititzea eta haurdun geratzea dira.
       Prostituzioan, bilatua ez den haurdunaldia  askotan ematen da.  Bezeroek, prostitutei kondoia ez jartzeko gehiago ordaintzen dizkiete askotan , hauek eskaintza onartzen dute horrek euren bizitzan epe labur eta  epe luzean izan ditzaketen ondorioak kontutan hartu gabe.
       Gaixotasunei dagokienez, hainbat dira sexu bidez transmititu daitezkeenak, badaude hain larriak ez diren batzuk(Sífilis-a, gonorrea, herpes genitala, uretritis-a…) eta osatu daitezkeenak.  Deba den, badaude HIESA modukoak, zure bizitza momentu batean azaldu dezaketenak.  Beraz: Zure bizitzarako onak diren erabakiak hartu!!

2010-11-29

BADA HAU ALAITASUNA?


              
             Prostitutei erreferentzia egiteko hainbat esaldi edo hizt desberdin erabiltzen dira.  Hauen artean, " Mujeres de vida alegre", gure ingurunean behin baino gehiagotan entzun dugu esaldi hau prostituzioa praktikatzen duten emakumeei buruz hitz egiterakoan.  Baina semantikoki esaldiaren esanahiari erreparatzen badiogu,berebaitan dagoen ironia harrigarria da.  Emakume hauen bizitza alaitzat kalifikatzea jasanezina da nire ustez.  Honekin ez dut esan nahi alaitasunezko momentuak ez dituztenik, baina hitz egiterakoan gure hitzak ondo neurtu behar ditugu. Euren bizitza alaia bada,zergaitik daude bazterketa egoeran?  Mafien menpe bizitzea alaitasuna da? Zure gorputza saldu beharra alaitasuna da? Egunero hainbat arrisku egoera bizitzea alaia da(tratu txarrak, drogomenpekotasuna gaixotasunak...)?

              Zer da alaitasuna? Zaila da definitzea, bakoitzak alaitasunari buruzko idea desberdinak izango ditu eta segurazki ez ditugu emakume hauek nahita ez bizi behar dituzten errealitateekin lotuko.  Beraz zergaitik eurei buruz hitz egiterakoan bizitza alaia daramaten emakumeetaz hiz egiten dugu?

2010-11-19

Prostituzioaren azpian dagoan beste arazo bat: MAFIAK



  
Bideo honetan prostituzioarekin zuzenki lotuta dauden hainbat bertsio batzen dira.  Alde batetik, prostituten zerbitzuak kontsumitzen dituen gizon baten bizipena agertzen da.  Bestalde, prostituta desberdinak euren esperientziak kontatzen dituzte.  Horrez gain, praktika honen ondorioak era zuzenean edo zeharkako modu batean jasaten dituzten pertsonen iritziak dauzkagu.
Bitxia da, gaur egungo gizartean paradoxikoki existitzen ez den aktibitate bat eta baita ilegala den zerbaiten eskakizuna maila hainbesterako izatea.  Espainian, egunero 900.000 gizonek zerbitzu mota hauek kontratatzen dituzte, 300.000 emakumeek eskaintzen dituzte mota hauetako zerbitzuak.  Urtero honekin 12.000 miloi euro mugitzen dira.
Esan dugun bezala, bideo honetan prostituzioaren ondorioak jasaten dituzten pertsonen iritziak batzen dira.  Nabarmenki salatzen dana prostitutak jasan behar dituzten egoeraz gain, prostituzioak dakarren ingurugiroa da: Mafiak.

2010-11-18

Gizarte hezitzailea informazioaren gizartean

GIZARTE HEZITZAILEA INFORMAZIOAREN GIZARTEAN
Alejandro Martinez

      



     
Teknoligia Berrien mundua, oso zabala da. Gaur egungo gizartean dauzkagun Teknologiak, erabat bizi garen sozietatean dauden beharrei erantzuten dizkienak dira.

       Beraz, esan daiteke, gizarte honetan, TIC-ek paper hegemoniko bat hartzen ari direla. Hori dela eta, ezinbestekoa da hauek maneiatzeko gaitasuna eta aplikazio desberdinak ezagutzea eta hauek gizartean eragingo dituzten aldaketak kontutan hartzea.

      Esan bezala, gaur egungo gizartean jarduteko beharrezko da TIC-ak maneiatzeko formakuntza edo gaitasuna izatea, bestela bazterketa modu berri bati buruz hitz egiten egongo ginateke.  TIC- ak abantailak dituzte moduan, gizartean     desberdintasunak eta pertsonen arteko desabantailak sortu ditzakete.

2010-11-16

Debekatuta kalean prostituzioa praktikatzea, bai edo ez?




   
Prostituzioa praktikatzeko tokia pil pilean dagoen gaia da gaur egun.

     Bizkaian honen inguruan hartzear diren azken erabakiak youtube-ko bideo honetan azaltzan dira. Bilbon, kalean, edo hobeto esanda, toki publikoetan prostituzioa praktikatzea debekatu da. Bai prostuteei, bai sexu kontsumitzaileei 300-3000 euro bitarteko izunak jarriko dizkiete. Baina zeintzuk dira honen ondorioak?

      Honekin, prostituzioa bere egoera marginaletik atera nahi dela diote, baina zeintzuk dira benetan erabaki honen ondorioak jasatzen dituztenak?Bizirauteko, diru irabazteko bere gorputza saltzen badute zer egin beharko dute orain izuna ordaintzeko? zerbitzu gehiago? Bada izunarena neurri egoki bat? Kalean prostituzia debekatuz gero,zer izango da emakume horietaz besterik ez badute?
Hau da prostituzioa bere egoera marginaletik ateratzeko bidea?
 Horrez gain, Bilboko auzokideek, udaletxeak eta askabidek (prostitutekin lan egiten duen elkartea)  gai honen inguruan dituzten iritziak batzen dira.

2010-11-09

   
Kaixooooooooooooo!!

    Ni EHU-ko ikaslea naiz. Blog honen bidez, gaur egungo gizartean prostituzioaren inguruan dagoan jarrera aldarriaktzea gustatuko litzaidake. 

    Horretarako hainbat gauza kontutan hartuz bideratuko dut blog-a. Adibidez momentuan arlo honetan airean dagoen galdera bat hau da: PROSTOTUZIOA LANA EDO TRATU TXARRAK?. Badira honen inguruan uste desberdinak dituzten pertsonak. Askok, prostituzioa lan baten moduan onartu dezaketeen arren, jasanezina da "lan" horrek bere inguruan erabat barneratzen dituen errespetu faltazko jarrerak, mafiak, emakumeen trafikoa, injustiziak...

    Beraz, blog honen bidez emakume(gizon, trabesti) hauek egunero bizi behar duten errealitatera hurblitzea gustatuko litzaidake, batez ere, guztiok gertatzen ari denarekin kontsientzia hartu eta honen menpe edo honi lotuta bizi diren pertsona guztien eskubideak aldarrikatzeko.