2010-11-19

Prostituzioaren azpian dagoan beste arazo bat: MAFIAK



  
Bideo honetan prostituzioarekin zuzenki lotuta dauden hainbat bertsio batzen dira.  Alde batetik, prostituten zerbitzuak kontsumitzen dituen gizon baten bizipena agertzen da.  Bestalde, prostituta desberdinak euren esperientziak kontatzen dituzte.  Horrez gain, praktika honen ondorioak era zuzenean edo zeharkako modu batean jasaten dituzten pertsonen iritziak dauzkagu.
Bitxia da, gaur egungo gizartean paradoxikoki existitzen ez den aktibitate bat eta baita ilegala den zerbaiten eskakizuna maila hainbesterako izatea.  Espainian, egunero 900.000 gizonek zerbitzu mota hauek kontratatzen dituzte, 300.000 emakumeek eskaintzen dituzte mota hauetako zerbitzuak.  Urtero honekin 12.000 miloi euro mugitzen dira.
Esan dugun bezala, bideo honetan prostituzioaren ondorioak jasaten dituzten pertsonen iritziak batzen dira.  Nabarmenki salatzen dana prostitutak jasan behar dituzten egoeraz gain, prostituzioak dakarren ingurugiroa da: Mafiak.
Diru truke sexu harremanak mantentzea ez da delitua, baina badaude honen ondorioz mafien zerbitzari lez bizi diren emakumeak.  Prostituzioren atzean askotan pertsonen trafikoa ezkutatzen da.   Honen aurrean, neurriak hartzea ezinbestekoa da, baina horretarako mafien biktima diren emakume hauek indarrak batu eta euren egoera salatzeko gai izan behar dira.  Argi dago, ez dela erraza izango baina emakumeak objektu sexual moduan nahi diguten pertsona horien aurka denak batu beharko ginateke pertsona bakoitzak izan behar dituen oinarrizko eskubideak zapaltzen dituztelako.
Baina, zein da erabaki egokia? Praktika hau legeztatzea? Kontsumitzaileak zigortzea?Emakumeak boluntarioki aukeratzen dute prostituzioa praktikatzea? ala esplotatzen dituzte? Zer ezkutatzen da emakume hauen atzean?

No hay comentarios:

Publicar un comentario