2010-11-18

Gizarte hezitzailea informazioaren gizartean

GIZARTE HEZITZAILEA INFORMAZIOAREN GIZARTEAN
Alejandro Martinez

      



     
Teknoligia Berrien mundua, oso zabala da. Gaur egungo gizartean dauzkagun Teknologiak, erabat bizi garen sozietatean dauden beharrei erantzuten dizkienak dira.

       Beraz, esan daiteke, gizarte honetan, TIC-ek paper hegemoniko bat hartzen ari direla. Hori dela eta, ezinbestekoa da hauek maneiatzeko gaitasuna eta aplikazio desberdinak ezagutzea eta hauek gizartean eragingo dituzten aldaketak kontutan hartzea.

      Esan bezala, gaur egungo gizartean jarduteko beharrezko da TIC-ak maneiatzeko formakuntza edo gaitasuna izatea, bestela bazterketa modu berri bati buruz hitz egiten egongo ginateke.  TIC- ak abantailak dituzte moduan, gizartean     desberdintasunak eta pertsonen arteko desabantailak sortu ditzakete.

      Hori dela eta, gizarte hezitzailearen papera esanguratsua da arlo honetan ere. Euren helburua hezkuntza ez formal bati dagokionez, gizartean, TIC-en maneiua eta ezagutza garatzea da eta baita hauen potentzialak hedatzea. Hori bai, kontutan izanda beti ere gizarte justu baten sorrera ahalbidetu dezaten heinean, ez sozietate injustu bateago baten esarpena.

      Orokorrean, TIC–etatik gauza positibo eta erabilgarri asko ateratzen ditugu. Dena den, kontutan izan behar da testuan azpimarratzen den moduan, desberdintasun eta desabantailak ere sortzen dituztela. Batez ere pertsona askok hauek maneiatzeko edo hauek lortzeko ezintasuna izanez gero, gizartetik baztertuta geratzen delako. Horrela begiratuta, pixka bat tristea da pertsona bat makina bat maneiatzen ez jakiteagatik jokuz kanpo geratzea. TIC-ak eguneroko bizitzan dauzkagu nahitaez, beraz, hobe hauekin elkar eragitea. Azken finean, bertan jarraituko dute. Hobe guk TIC-ak maneiatzen ikastea, makina batek gu jokoz kanpo utzi beharrean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario